80 pertsona bat gara gure Komunitate txikian. Hurbilekoak ere gero eta gehiago dira (lan tokikoak, herrikoak, aiton eta amomak, zaintzan ditugun lagunak…). Eta hazten goazen heinean, berrizten ditugu ere gure Komun-Ikasi-o erak. Edozein komunitatek bezala behar ditugu, joan da etorrian hutsuneak eta binkuloak osotzeko (edo osatzeko), erritualak. Eta horregaitik erabaki genuen iaz, urtero ospatu behar genuela hasierako eta bukaerako Topagunea.

 

topaketa-img_6197

Zer da Laboragunea? Komunitate honen parte izan nahi dut? Zein da hemen nire lekua? Zeintzuk nire erantzukizunak? Zeintzuk besteonak? Zelan parte-hartu dezaket erabakietan? Zeinetan?…Laborrak baditu bere jolas arauak, eta hauek, printzipioz, mugiezinak dira. Hiru dira:

Minik ez egin eta ez hartu. Besteon jolasa-lana errespetatzea. Komunean ditugun espazio-materialak zaintzea.

Baina horrez gain, baditugu ere elkarbizitza marrazten dituzten akordioak. Guraso eta Laborraren arteko akordioak ditugu batetik (ordu-egutegia, zaintza, kuotak, presentzia, asistentzia, errespetua, benekotasuna…). Eta bestalde, Laborrean gauzenen arteko akordioak -ume, nerabe, gazte, hezitzaile edo arduradun helduak-. Azken hauek, taldean erabakitzen ditugu berbatan, elkar-hizketan, ez-ta-bai-dan. Guzti hau gogoratzeko, birpentsatzeko, ulertzeko, onartzeko (bakoitzari tokatzen jakona :)),  Jolas Arau eta Akordio hauekiko konpromezua hartzeko, ospatu dugu Laborreko 2016Lehen Topaketa, urriaren 6an.

Gurasoek izango zituzten kezkak susmatzen genituen. Bagenekien elkarrekin adostutako akordio batzuk, beste batzuk baino gehiagi, arduratzen dituztela (ordenagailuen ingurukoak gehien bat :) Eta azken egunak, materialak prestatzen eta elkarrizketan izan gara, gai horietaz berbatan gehien bat. Azkenean Topaketa eguna heldu zen eta elkarrekin izan ginen atsalde pasa. Jolas arauak,  akordioak eta erantzukizunak gogoratuta, zortzi urtetik gorakoek, taldeka elkartu ginen beharrak eta kezkak partekatzeko.

Jakina…

. Ordenagailuan nahi duguna egin/begiratu dezakegu beste norbait mintzen ez duen bitartean (beldurtu edo nahastu dezakeen bideoa…) Akordio honek… zer suposatzen du?

. Izan leike laborreko egunerokotasuna eta «ikaskuntza formala»?

. Zer eta zelan egin dezakegu euskerak presentzia haundiagoa izateko Laborren?

. Errespetua eta zaintza… elkarrekikoa.

. EzagutzaSarean eskeintzen duguna, zelan antolatu dezakegu?

… esperientzia ederra, azkenik, guraso eta haur, heldu eta umeen arteko solasaldia.