la tarea de asistir

Acompañar a las personas en sus procesos de crecimiento es una tarea que requiere confianza, respeto y escucha (para uno mismo y para los demás). Esta actitud perdida, o dañada, puede practicarse y recuperarse. Reflexionar y “mirar dentro” es un camino eficaz para este propósito.

Las personas que asumimos tareas de asistencia con la niña que nace, quien amanece padre o la comunidad que crece, necesitamos, para restaurar nuestros espacios y estilos de relación, reflexionar sobre estas condiciones y recuperar la confianza en la capacidad del ser humano para crecer personal y colectivamente de manera saludable y sostenible.

Asi que hemos pensado que puede ser útil (y para nosotrs también aprendizaje y sostén) compartir lo que hemos aprendido durante estos años y la perspectiva desde la que miramos a las gentes y nuestro mundo. En nuestro entorno comunitario (entre las madres y los padres, las familias, educadores, responsables políticos…) la mirada adulta determina las condiciones en las que crecemos tods. Por eso, creemos que es responsable compartir lo aprendido, reivindicar un lugar de respeto y salud para la infancia y sostener, también, a las adultas que crecen. Y por eso, este espacio “de formación” para personas adultas.

Abrimos el Labor a personas interesadas en compartir y aprender sobre la cuestión vital y educativa. Unas propuestas de formación donde compartir el trabajo y la experiencia de estos últimos cinco años en Laboragunea. Y también, las miradas de las gentes que nos siguen inspirando.

En los siguientes apartados los espacios estables, en la agenda todos y  en este enlace… podéis inscribiros.

asistentzia lana

Helduok eskeini dezakeguna, norbera den bezalakoa eta ikaskuntza etengabean, gure presentzia –berezia- eta harreman estilo osasuntsua direla ulertzen dugu. “Hazkuntza prozesuetan asistentzia” lanak, bestalde, konfiantza, errespetua eta entzutea eskatzen dituen zeregina dala ulertuta, ikaskuntza horreri ekiten diogu.

Autonomia sustatu eta harremana eta segurtasuna eskeiniko duen jarrera hau, praktikatu eta berreskuratu daiteke. Horregaitik, Laborren, hausnarketan, ikaskuntzan eta norberarenak ulertzen lagunduko duten formakuntzak antolatzen ditugu.

Komunitatea da ikasteko eta hazteko ingurune naturala. Edo lehena behintzat. Han aurkitzen ditugu lehen aldiz “besteak” eta han aurkituko dugu “gure lekua”. Kalean, etxean, eskolan… bizi ditugun toki eta erlazioak gure ikasketa eta hazkuntza prozesuak baldintzatzen dituzte eta bertoko “arduradunek” duten begiradaren arabera eraikitzen dira hauek. Horregaitik, gure esperientzia eta ikuspegia partekatzeko ardura hartzen dugu, ahalik eta pertsona/ingurune gehiago kutxatzeko asmoarekin.

Posiblea da harremanak “beste nunbaitetik” eraikitzea. Posiblea da askatasunez bizitzea. Posiblea da edozein ikasketa plazerrean oinarritzea edo plazerrez ekitea. Posiblea da irakaskuntzatik harago haztea. Posiblea da ezberdinen artean “leku propioa” sortzea… askotan, izan ere, ez dago beste aukerarik.

Jolasak ez du mugarik, haraino eramaten gaitu.

Ikaskuntza, nahitaez gertatzen da. Edonoiz, edonon… Hezkuntza, ordea, erabaki bat da. Eta erabaki hau, dakiguna, nahi duguna eta ahal dugunaren arabera hartzen dugu.

Hurrengo ataletan, erabaki hauek hartzen laguntzeko, Laboraguneak eskeintzen dituen tresna eta topaketei buruzko informazioa irakur dezakezue.

 

laister arte, hemen gaituzu

el juego no tiene límites, nos lleva hasta ellos!