Familientzako mintegiak (gainontzeko helduak ere ongietorriak noski! hezitzaileak, irakasleak, ikasleak…)
Hileko mintegien ohiko gaiak hiru bloketan bildu ditugu. Aurtengo gure helburua topagune hau ez galtzea da eta, sostengatu dezakegunari moldatuz, leku minimo hau zoom bidez eskaintzea gure proposamena.
Euskarazko mintegi guztiak martitzenetan izango dira, 18.00etatik 20.00etara. Prezioa: 30€ (edo 15€ mintegi bakoitzeko)
Haztea da helburua, ez saiakeran hiltzea.
CrianzaPuag esaten diogu norberarekin bat ez datorren hazkuntzari. Eta hori, derrigorrez, norberak bakarrik definitu dezakeen zerbait da. Hala ere, badira azken aldian gutako askorentzako “antinaturalak dirazan, hazkuntza naturalaren jarrerak” edo “adeigabeak diren errespetuzko hezkuntzaren mezuak eta ideiak”.
Martxoak 2, martitzena.
Gaia + info
Gustatuko litzaigukena, pentsatzen duguna, sabelean sentitzen duguna, bihotzatik haratago doan hori… guzti honeri buelta bat emon eta, «liburuek» diotena baino haratago, garenari zelan leku emon birpentsatzeko denbora izan nahi du mintegi honek.
Zenbat exijitzen diogu geure buruari? bakardadea, konpainia eta erantzukizun partekatua, ideien pisua, norberarekiko eskuzabaltasuna eta zaintza…
Eta, bestetik, hezkuntza-erantzukizuna partekatzen dugun pertsonekin – amamak, bikoteak, lagunak –… Nola egiten dugu haiekin? Zer zentzu du parean joateak? Zer zilegitasun dugu eta zenbateko osasuna dago babes estuan? «Eta transmisioek edo kutsatzeek kalte egiten badiote? Eta hori ikasten badu?…» Zenbat kontrol dago horretan guztian? Eta zenbat konfiantza?
Pantailak, txutxeak eta beste deabru batzuk.
Helduei -gutxi jolasten dugunei- denetarik gertatzen den denbora/egoera horrek kezkatzen gaitu. Eta ulertu ezin edo nahi ez ditugun “jolasak” edo “beharrak” aurkitzen ditugu askotan. Agian, jolastea zer den hobeto ulertuko bagenu, errazago izango litzaiguke hazkuntza ulertzea – gurea bizitzea eta besteena laguntzea ere-.
Martxoak 9, martitzena
Gaia + info
Jolastu, ikertu, probatu, entrenatu, garen horretatik abiatuta eta hil arte!
«Hutsune emankorraz» eta konpromisoaz, deabruez eta arriskuaz, kontrolaz eta autonomiaz hitz egiteko tartea izango da bigarren mintegi hau. Garena izatearen bultzada, bilaketa, ikerketa, etengabeko saiakera… hazteko ahaleginean arriskua bizitzeko eta mugak -norberarena eta besteenak- aitortzeko, urratzeko eta sortzeko beharrizanari buelta bat emoteko gonbidapena.
Haurren eta helduen jolasari buruz, bakarrik jolasteari eta beste batzuekin jolasteari buruz, jolasaren mugak eta arauak, toxikoaren ideia, probatu beharra, beldurra eta beharrezko pertseberantzia… Zergatik amaitzen dugu minduta jolas batzuetan? Zer egin dezakegu hori gertatzen denean? Haiekin jolastu behar dut? Zergatik ez du jolasten? Eta nirekin jolastu nahi ez badute? Denak balio du? Janariak, tresnak, inguruneak, harremanak… argi daukagu non dagoen mina eta non kaltea?
Besteak behar ditugu "ni" bat eraiki eta "gu" bat sostengatzeko.
Martxoak 16, martitzena
Gaia + info
Edozein sistematan bezala, eraikitzen ditugun harreman-espazio eta -estiloek gure bizikidetza baldintzatzen dute. Eta, batzuetan, nahi dugunaren eta egiten dugunaren norabidea ez da berdina. Balioa eta boterea, muga, betebeharra, legitimitatea, lengoaia, joko-arauak eta akordioak…zerk laguntzen du kohesioan, tolerantzian edo elkarbizitzan? Elkarrekiko balioa, edo benerazioa edo beldurrarekin laguntzen dugu? Boterearen eta betebeharraren dinamikarekin zelan manejatzen gara? eta hemen gaude, ezagutzen ditugun bizikidetza-moduak zalantzan jartzen eta zerbait hobea bilatzen… etengabe.
Beste kontu batzuk:
> Martitzenetako mintegiak euskeraz izango dira. gaztelerazko mintegietan parte hartu nahi baduzu, HEMEN duzu informazio guztia.
> Izena emateko 645 999 877 telefonora deitu edo info@laboragunea.org helbidera idatzi mesedez.